miércoles, 19 de febrero de 2014

IGANDEAK JAI, FAMILIA GIROAN EUSKARAZ



GEU elkarteak 'IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz' egitasmoa antolatzeari ekin dio aurten ere. Urteko lehenengo saioa Adurtza auzoan izango da.
Noiz? Otsailaren 23an, igandean, 17.00etatik 19.00etara
Non? Adurtza ikastolan, gimnasioan.


17.00etan 'Animalia bat naiz eta baita zu ere' Mikel Ayerbe eta Eider Eibar
Nola irakurtzen dira hitzik gabeko ipuinak? Zer ohiukatzen dute liburuetako irudiek? Saio honetan marrazkiak irakurri eta istorioak marraztuko ditugu, denok elkarrekin sormen aukerak asmatuz eta partekatuz. Kontatu, marraztu, irakurri, entzun... eta gozatu! Guztia, animaliez inguraturik.
18.00etan 'Irudimen koadernoa' lantegia.
Ume bakoitzak bere koadernoa sortuko du baietekin, bertan irudiak margotzeko, ipuinak idazteko, argazkiak jartzeko, egunerokoa idazteko... Irudimena bertan adierazteko!


Informazio gehiago, hemen.
Bideoa ikusteko, klikatu hemen.





No hay comentarios: